sábado, 19 de abril de 2008

IKTek berrikuntza bat bultzatzen ari dira geletan? Ikerketen emaitzak

Azkenengo urteetako azterketen arabera, Europa eta Espainak eskola gehienek errekuurtso tekniko nahiko dituzte. Hala ere, ikerketen arabera, nahiz eta eskoletan errekurtso teknologikoen ugaripena emateak ez du eragin irakaskuntza tradizionalean aldaketarik. Izan ere, Balauskat, Blamire eta Kefalak 2006.urtean egindako azterketaren arabera, irakasleek teknologia berriak erabiltzen dituzte praktika pedagogiko tradizionalen euskarri moduan. BECTA (2007) informeak esaten duenez, irakasleek teknologi berriak erabiltzen dituzte euren klaseak planifikatzeko. Hala ere, IKTek berebiziko garrantzia duten arloak ez dira garatuak izaten. Marchesik eta Mastik 2003.urtean egindako ikerketaren arabera, irakaskuntzan IKTen erabilpen ohikoena informazioa erakusteko edo zabaltzeko izaten da eta horrek ez du suposatzen inolako aldaketarik irakaskuntzan. Modu honetan, irakaskuntzan, IKTek betetzen dituzten eginkizunak honaku lau hauek izaten dira:

a) Irakasleen klase magistralen euskarri izatea.
b) Haurrek konplexutasun baten barruan mikroaktibitate interaktiboak egitea.
c) Haurrek interneten informazioa bilatzea internet liburutegi bat izango balitz moduan.
d) Haurren software-arren erabilpen konpetentzi informatikoak garatzea.

No hay comentarios: