martes, 27 de mayo de 2008

Klaseko Power Point-a

Ornodunak eta Ornogabeak:

2008 //05//19 Gaurko klasean egindakoa

Gauko klasea nahiko berezia izan da. Izan ere gaur ez dugu izan saio teorikorik baizik eta saio praktikoa izan dugu bakarrik. Gainera saio praktikoa luzeago izan da ( 2 ordukoa izan da). Klase hasieran Power Point Slideshare wen orrian eskegitzen egon gara ondoren Slidesharetik gure blogean jartzeko. Nik zenbait sailtasun izan ditut izan ere hassiera Power Point-a ez zen Slidesharen kargatzen Pen Drive oso arin kendu dudalako eta ez diodalako denborarik utzi. Ondoren nire Pen Drive-ean zegoen Power Point ez zegoen amituta (izan ere portada eta zuri zegoen 9 diapositiba baino ez zituen) beraz etxean amaitu behar izan dut.

Ondoren aurkezpenekin hasi gara. Aurkezpenak orokorrean oso ondo egon dira.

domingo, 18 de mayo de 2008

2008//05//12 Gaurko klasean egindakoa

Gaurko saio praktikoan talde lana egiten ibili gara. Gaur power point-arekin hasi gara eta portada egin dugu eta ondoren gainerako diapositibak nolakoak izango diren komentatzen ibili gara. Horrez gain diapositibetan jarriko ditugun animalien argazkiak edo animazioak sailkatzen egon gara.

Saio teorikoan hezkuntza teknologiak berriak nola integratzeari buruz hitz egiten egon gara eta horretarako pasadan astean bidalitako artikuluari buruz hitz egon gara klasean denon artean.

viernes, 9 de mayo de 2008

2008 // 05// 05 Gaurko klasean egindakoa

Gaurko saio praktikoan blogeak etiketen multzoak ipini egin dugu eta ondoren power pointak egiten jarraitu dugu eta gaur diapositibei soinua sartzen ibili gara. Alde batetik galerian agertzen diren soinuak ipini ditugu eta ondoren gu geuk grabatutako soinak erantsi dizkiogo diapositibei. Hori egin ostean, lanari buruz hitz egiten ibili gara.

Ondoren saio praktikoan, teoriarekin jarratiu dugu.

domingo, 4 de mayo de 2008

2008 // 04// 28 Gaurko klasean egindakoa

Gaurko saio praktikoaren hasieran lan praktikoari buruz hitz eginten ibili gara. Bertan Josunek azaldu digu Power Point bat egin behar dugula haurrentzako gai bat lantzeko, adibidez arnas aparatua eta ondoren klasean Power Pointa erakutsi eta azaldu beharko dugu. Ondoren, Power Pointaren diapositibak lantzen ibili gara, gaur egin duguna izan da irudiak eta diapositabk lotu eta ondoren diapostibat bata bestearen atzean joan beharrean ordenean, agin duguna izan da diapositiba batetik guk nahi dugun diapositibara salto egitea erabiltzaileeak lehendabiziki diapositiban egiten duen aukeraketaren arabera.

Ondoren klase teorikoa izan dugu eta klase teorikoan jasieran bideo bat ikusi dugu. Bideoa aurreko astean irakurritako artikuluarekin zerikusia zuen izan ere bertan, hasieran klase tradizional bat ikusten en biderkatzeko tablak ikasten eta ondoren klase berebra agertzen zen baina IKTekin, hala ere metodlogia tradizionala izaten jarraitzen zuen. Behin bideoa ikusi eta komentatu ondoren teoriarekin jarraitu dugu.

martes, 22 de abril de 2008

2008//04//21 Gaur klasean egindako lana

Gaurko klase pratikoan bi gauza egin ditugu. Alde batetik gure blogean ikaskideen blogetara zuzenan sartzeko estekak egin ditugu. Horrela nire bloga ikusten ari naizenean nire kide batean izena klikatzerakoan zuzean joan naiz bere blogera eta alderantziz ere, hau da, nire ikaskide batek bere blogan ikusten ari denan nire izenean klikatzen badu zuzen-zuzenean nire blogean sartuko da.

Ondoren, bloglean Feed-ak sartu ditugu. Horretarako tekonologi berriei eta irakaskuntzari buruz aritzen diren web orrialde bat bilatu dugu. Ondoren web orrialde horretako RSSa bilatu dugu gero gure blogean RSS sartzeko eta horrela Feeda gure blogean izanteko. Horrela, orrialde horretan artikuluren bat edo bestelako informazio berria izaterakoan zuzean gure blogean agertuko da eta guk zuzean sartu ahal izango gara gure blogetik web orrialde horretara informazioa irakurtzeko.

Klase teorikoan azterketaren datari buruz hitz egiten ibili gara eta behin azterketaren data zehaztu ostean (maitzak 29), Ariño ikastolako esperientziaren bideo ikusi dugu. Bideo ikusi ondoren, denon artean bideo komentatzen egon gara.

sábado, 19 de abril de 2008

2008 // 04// 14 Gaurko klasean egindakoa

Gaur lehengo orduan saio praktikoa izan dugu: Saio praktikoan, bloge-ean linkak nola sartu ikusten ibili gara eta horretarako blogen aplikazio didaktikoei buruzko informazioa bilatuko dugu interneten eta gero blog-ean lotura egin. Ondoren irakaskuntza eta teknologi berriei buruz aritzen zen bideo bat bilatu behar izan dugu eta blog-ean ipini. Bideoa bilatzeko youtuben egon gara. Behin linka eta bideoa ipini ondoren Josunek hurrengo asterako agin behar genuena azaldu digu.

Hurrengo orduan saio teorikoa izan dugu eta saio teorikoan, hezkuntzan eman diren berrikuntzei buruz hitz egiten egon gara

IKTek berrikuntza bat bultzatzen ari dira geletan? Ikerketen emaitzak

Azkenengo urteetako azterketen arabera, Europa eta Espainak eskola gehienek errekuurtso tekniko nahiko dituzte. Hala ere, ikerketen arabera, nahiz eta eskoletan errekurtso teknologikoen ugaripena emateak ez du eragin irakaskuntza tradizionalean aldaketarik. Izan ere, Balauskat, Blamire eta Kefalak 2006.urtean egindako azterketaren arabera, irakasleek teknologia berriak erabiltzen dituzte praktika pedagogiko tradizionalen euskarri moduan. BECTA (2007) informeak esaten duenez, irakasleek teknologi berriak erabiltzen dituzte euren klaseak planifikatzeko. Hala ere, IKTek berebiziko garrantzia duten arloak ez dira garatuak izaten. Marchesik eta Mastik 2003.urtean egindako ikerketaren arabera, irakaskuntzan IKTen erabilpen ohikoena informazioa erakusteko edo zabaltzeko izaten da eta horrek ez du suposatzen inolako aldaketarik irakaskuntzan. Modu honetan, irakaskuntzan, IKTek betetzen dituzten eginkizunak honaku lau hauek izaten dira:

a) Irakasleen klase magistralen euskarri izatea.
b) Haurrek konplexutasun baten barruan mikroaktibitate interaktiboak egitea.
c) Haurrek interneten informazioa bilatzea internet liburutegi bat izango balitz moduan.
d) Haurren software-arren erabilpen konpetentzi informatikoak garatzea.

Ariño, Terueleko herri batean, esperientzia berritzaile bat aplikatu dute.

Ariñoko herriko eskolan, haurrek ez dute testu liburuik, boligraforik, arbelarik edota klarionarik erabiltzen, baizik eta teknologi berriak erabiltzen dituzte egunero. Beraien sistemaren oinarria, Tablet txikiak dira, ikasle batkoitzak bere tablet-a dauka eta bertan ariketak egiten ditu eta gero interneten bidez klasean egindakoa edo etxerakolanak bidaltzen dizkiete irakasleari, edo beraiek egindako interneten eskegitzen dute beraien ikaskideak ikus dezaten.

Irakasleen ustez teknologi berriak arrakasta handiagoa dute herri txikietan hiriko eskoletan egiten dutena egiteko aukera ematen dutelako. Adibidez, herri bateako eskolako haurrek ezin dute beraiek nehi dutenean museo batera joatea beraiek nahi duten aldu guztietan, baina hiriko eskola bateko haurrek eurek nahi duetenean museo bat bisitatu dezakete bere eskolatik edo bere etxetik oso hurbil dagoelako. Horrez gain, eskolak berak horrelako irtenaldiak egin dezake eta goiz batean eskolatik hubirl dagoen museo batera joan, eta herri txikian berriz, ez dituzte hainbeste erreztasunik mueso bat bisitatzeko.

Nire ustez, sistema honek haurraren autonomia sustatzen du haurrak tekonologi hauen menperatzen duen heinean, hau da, haurra bere tablet-a menperatzen badu eta nola dabilen, zer egin behar duen eta dena kontrolatzen badu, bere kabuz lan egin dezake inoren laguntza jaso gabe, baina bere tablet-a ez badu ongi menperatzen besteen laguntza jaso beharko du bere lanak egiteko, irakasleari egindako lanak edota etxerako lanak bidaltzeko eta abar.

Sistema honek alderdi positibo ugari ditu, haurrak klasean lantzen ari diren gaiari buruz informazio ugari aurki dezakete, eta ez informazio idatzi bakarrik, baizik eta irdui mordoak, argazki mordoa, bideo mordoa...Horrez gain haurrak teknologi berrien munduan sartzeko aukera ere eskeintzen digu. Hala ere, nire ustez bere alderdi txarrak ere baditu, izan ere, sisteman honetan eskolako eguneroko bizitza oinarritzea ordenagailuekiko edo gainerako teknologi berriekiko dependentzia bat eragiten du, eta adibidez egunen batean interneteko konekxioa ez badabil ondo baliteke egun horretan ezin izatea klaserik eman. Gainera haur bakoitzak bere tablt-ekin lanean dihardu bere kabuz eta horrek ere bere ikaskideekiko harremanean eragin negatiboa ere izan dezake.

lunes, 14 de abril de 2008

Bideo bat

Gaur egun teknologi berriek gero eta arruntagoak dira gure eguneroko bizitzan eta arlo gehienetan eta irakaskuntzan ere teknologien berrien agerpena gero eta ohikoagoa da. Horren ondorioz orain dela urte batzuk eskoletan informatika irakasgai ematen hasi zen eta horretarako informatika gelak zeuden, bertan ordenagailuak zeudelarik baina gaur egun ordea, gero eta arruntagoa da gela bakoitzean ordenagailuak egotea edota haur bakoitzeko ordenagailu bat izatea klasean lan egiteko. Klaseetan teknologi berriak erabiltzea abantaila ugari ekar ditzateke: haurrak motibatuago egon daitezke klasean, jolas interaktiboen bidez ikas dezakete... baina teknolo berriek ere zenbait arazo ekart dezakete, esaterako, haurrak bere ordenagailuan lanean murgildurik dabilenez ez dute hainbeste hitz egiten bere kideekin, edota ordenagailuren bat ez badabil haurra egun horretan landuko dutena ez du landuko edo beste lagun batekin landu beharko du.

sábado, 12 de abril de 2008

Blog-ak irakaskuntzan

Gaur egun oso arrrunta eta normala dira bolg-ak, blogen bidez guk egunkari moduko bat idatz dezakegu eta gai baten inguruan gure iritzia edo adostasunak edo desadostasunak adierazi dezakegu. Blog-etan normalean testuak agertzen dira, baina horrez gain argazkiak edo soinuak ere jarri ditzakegu gure iritiza hobeto adierazteko. Hala ere, blogen erabilpena irakaskuntzan egokia izango litzateke?

Klasean blogen erabilpena irakasleek erabakiko dute baina hala ere, irakasleek blogen abaintalak aztertu beharko lituzteke eta abantailak horretatik probetxu ateratzea, izan ere baliteke oso jarduera interesgarria izatea eta haurrak teknologi berriekin jartzeko aunkera bat da.

lunes, 7 de abril de 2008

Egunkaria

Gaur erlojua sartu dugu blogean eta post egiten ikasi dugu. Horretarako etiketak eta estekak egiten ikasi dugu.

lunes, 31 de marzo de 2008

Teknologi berriak gaur egun

Gaur egun teknologi berriak gero eta arruntak dira gure bizitzan, adibidez etxean jende ugarik dauka internet, kaletik goazenean ia mundu osoa musika entzuten doa bere Mp3 edo Ipod ekin eta gero eta normalagoa da kotxeek GPSak izatea. Horrez gain teknologi berrien mundua etengabe garatzen doan mundu bat da eta baliteke gaur egun oso arruntak diren tresnak (MP3 edo Ipod) ez erabiltzea, hobeago eta modernoago diren beste batzuk erabiltzen direlako. Are gehiago orain dela urte bat musika entzuteko Mp3ak ziren puntako tresnak eta gaur egun berriz Mp3ak baino Mp4k edo Ipod dire gehien erabiltzen diren tresnak.

Hori dela eta, nik uste dut eskoletan teknologi berriak integratu behar ditugula eta haurrei teknologi berrien erabilpena eta onurak erakutsi behar diegu, izan ere teknologi berrien erabilpena ezagutzen ez badute, baliteke teknologi ezjakina bilakatzea eta gaur egun teknologi berriak gero eta garrantzitsuak eta erabiliagoak direla kontuan hartzen badugu, teknologi ezjakina izatea arazo bat izan daiteke.