sábado, 19 de abril de 2008

Ariño, Terueleko herri batean, esperientzia berritzaile bat aplikatu dute.

Ariñoko herriko eskolan, haurrek ez dute testu liburuik, boligraforik, arbelarik edota klarionarik erabiltzen, baizik eta teknologi berriak erabiltzen dituzte egunero. Beraien sistemaren oinarria, Tablet txikiak dira, ikasle batkoitzak bere tablet-a dauka eta bertan ariketak egiten ditu eta gero interneten bidez klasean egindakoa edo etxerakolanak bidaltzen dizkiete irakasleari, edo beraiek egindako interneten eskegitzen dute beraien ikaskideak ikus dezaten.

Irakasleen ustez teknologi berriak arrakasta handiagoa dute herri txikietan hiriko eskoletan egiten dutena egiteko aukera ematen dutelako. Adibidez, herri bateako eskolako haurrek ezin dute beraiek nehi dutenean museo batera joatea beraiek nahi duten aldu guztietan, baina hiriko eskola bateko haurrek eurek nahi duetenean museo bat bisitatu dezakete bere eskolatik edo bere etxetik oso hurbil dagoelako. Horrez gain, eskolak berak horrelako irtenaldiak egin dezake eta goiz batean eskolatik hubirl dagoen museo batera joan, eta herri txikian berriz, ez dituzte hainbeste erreztasunik mueso bat bisitatzeko.

Nire ustez, sistema honek haurraren autonomia sustatzen du haurrak tekonologi hauen menperatzen duen heinean, hau da, haurra bere tablet-a menperatzen badu eta nola dabilen, zer egin behar duen eta dena kontrolatzen badu, bere kabuz lan egin dezake inoren laguntza jaso gabe, baina bere tablet-a ez badu ongi menperatzen besteen laguntza jaso beharko du bere lanak egiteko, irakasleari egindako lanak edota etxerako lanak bidaltzeko eta abar.

Sistema honek alderdi positibo ugari ditu, haurrak klasean lantzen ari diren gaiari buruz informazio ugari aurki dezakete, eta ez informazio idatzi bakarrik, baizik eta irdui mordoak, argazki mordoa, bideo mordoa...Horrez gain haurrak teknologi berrien munduan sartzeko aukera ere eskeintzen digu. Hala ere, nire ustez bere alderdi txarrak ere baditu, izan ere, sisteman honetan eskolako eguneroko bizitza oinarritzea ordenagailuekiko edo gainerako teknologi berriekiko dependentzia bat eragiten du, eta adibidez egunen batean interneteko konekxioa ez badabil ondo baliteke egun horretan ezin izatea klaserik eman. Gainera haur bakoitzak bere tablt-ekin lanean dihardu bere kabuz eta horrek ere bere ikaskideekiko harremanean eragin negatiboa ere izan dezake.

No hay comentarios: