lunes, 31 de marzo de 2008

Teknologi berriak gaur egun

Gaur egun teknologi berriak gero eta arruntak dira gure bizitzan, adibidez etxean jende ugarik dauka internet, kaletik goazenean ia mundu osoa musika entzuten doa bere Mp3 edo Ipod ekin eta gero eta normalagoa da kotxeek GPSak izatea. Horrez gain teknologi berrien mundua etengabe garatzen doan mundu bat da eta baliteke gaur egun oso arruntak diren tresnak (MP3 edo Ipod) ez erabiltzea, hobeago eta modernoago diren beste batzuk erabiltzen direlako. Are gehiago orain dela urte bat musika entzuteko Mp3ak ziren puntako tresnak eta gaur egun berriz Mp3ak baino Mp4k edo Ipod dire gehien erabiltzen diren tresnak.

Hori dela eta, nik uste dut eskoletan teknologi berriak integratu behar ditugula eta haurrei teknologi berrien erabilpena eta onurak erakutsi behar diegu, izan ere teknologi berrien erabilpena ezagutzen ez badute, baliteke teknologi ezjakina bilakatzea eta gaur egun teknologi berriak gero eta garrantzitsuak eta erabiliagoak direla kontuan hartzen badugu, teknologi ezjakina izatea arazo bat izan daiteke.